Bilaka kolektiboaren "Plazaz" ikusgarria eta dantzaldia da
2019ko Urriaren 04a
Xabi Etxeberri musikaria da Bilakan / GURE IRRATIA
Dantzaldi bat da, bainan ikusgarri bat ere. Hau da "Plazaz" deitutako proiektu berria, Bilaka kolektiboak Arrangoitzen aurkeztuko duena. Herri uzta festibalean aurkeztuko du bere karrikako ikusgarria, bi gauez segidan Urriaren 11an eta 12an.
Euskal dantzak oinarri dira hemen, tarteka Bilakako ko dantzariak bakarrik izanen dira, eta tarteka dantzaldi momentuak izango dira, publikoak ere dantza dezan.
Arantxa Idieder mintzatu da Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrirekin.
Disko bikoitza aterako du Bilakak
Proiketu hunentzat, musika ere berriz landu dute, eta disko doble bat ere aterako dute doinu berriekin, beti euskal dantzak oinarri. Entzun diskoan aurkituko duzuen "Hiru Damatxo" kantua.