“Ber liburua ez dugu denek berdin irakurtzen eta hori biziki aberatsa da”
2024ko Martxoaren 26a

Janine Urruty eta Txomin Heguy Hazparne Aldeko Irakurle Klubeko bi kide / GURE IRRATIA
Hazparne eskualdean, irakurle talde berri bat muntatu dute: HAIK Hazparne Aldeko Irakurle Kluba.
Lau kide dira momentuz, irakurri liburuaz mintzatzen dira, eta haiek dioten bezala, “presiorik gabe” helburua baita euskal literaturaz gozatzea, eta deneri ateak irekitzea euskal liburuak irakurtzeko, edo entzule gisa etortzeko ere.
Aurten lau hitzordu proposatuko dituzte, idazlea gomitatuz ala ez, eta lehena larunbatean martxoaren 30ean izango da Hazparneko mediatekan Amets Arzallus gomitatu dute Miñan liburua aipatzeko, goizeko 10etan.
Arantxa Idieder mintzatu da irakurle klubeko Janine Urruty eta Txomin Heguy-rekin.