BERRIAK

3D inprimagailu edota laser mozketa, FabLabea proiektua muntatzen ari dira Hazparnen

2020eko Urriaren 05a

3D%20inprimagailu%20edota%20laser%20mozketa_%20FabLabea%20proiektua%20muntatzen%20ari%20dira%20Hazparnen

Matiu Bordato eta Edouard Oxoby Fablabearen eramaileak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Hiru dimentsiotako inprimagailuak, Lasergailuak, errobotika, eta programazio elektronikoa, hona Matiu Bordato, Edouard Oxoby eta Thomas Duchange-k berriki eramaiten duten Fablabea proiektuan, aurkitzen ahalko dituzuen tresna ezberdinak.

Helburua, informatika gustukoa duten edozein pertsonei tresna ezberdinen deskubriaraztea eta teknika berrien ezagutza partekatzea. Urtarrila hastapenetik eramaiten duten proiektu honen aipatzeko, Matiu Bordatorekin mintzatu da Haize Delavigne.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

“Familian bakarra niz euskara dakiena, eta hori nire aberastasuna da”

Familian%20bakarra%20niz%20euskara%20dakiena_%20eta%20hori%20nire%20aberastasuna%20da

Thalya Hamard lizeoan ikasle eta Gure Irratian langile sartu berria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Lizeoan, bigarreneko ikastaldia egin behar zuelarik, kazetaritza deskubritzeko asmoarekin, aste bat Gure Irratian egitea erabaki du Thalya Hamard 16 urteko ikasleak.

Ongi pasatu baita, eta gustua hartu baitu, kontratu mugatu bat proposatu diogu Gure Irratian, bere lizeoko ikasketekin uztartzen ahal dena: zerbitzu zibikoa. Udan gurekin egon da beraz lankide berria, eta urtean zehar ere tarteka gurekin ariko da. Berekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Jakin, zerbitzu zibiko bat egin nahi baduzue Gure Irratian posible dela 16-25 urte artean baldin baduzue; gurekin harremanetan jartzeko: gure.irratia@gmail.com.


2024ko Irailaren 06a

BERRIAK

16 eta 28 kilometroko lasterketak igandean Itsasun

16%20eta%2028%20kilometroko%20lasterketak%20igandean%20Itsasun

Peio Esteinou, Itsasuko Itzulia elkartearen lehendakaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (17 Mo)

Igandean, irailaren 8an iraganen da 6.Itsasuko itzulia. Bi mendi lasterketa proposatzen dituzte, 28 eta 16 kilometrokoak korrikalarientzat, eta16 kilometroko mendi ibilaldia ere. Aldaketa bat beraz aurten, 24 kilometrokoa lau kilometroz luzatu baitute.

Peio Esteinou, Itsasuko Itzulia elkartearen lehendakariarekin solastatu da Panpi Mercapide, igandeko hitzorduaz.


2024ko Irailaren 06a


BERRIAK

"Saran astia, bost egunez besta"

Saran%20astia_%20bost%20egunez%20besta

Maitane Soudre, Lorea Zozaya eta Joanes Etxebest Sarako besta komiteko kideak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Sarako bestak larunbatean irailaren 7an hasiko dira Ball Traparekin, eta gauean Kilimak edo Esne Beltza taldeekin, heldu den astezkenean bukatzeko, irailaren 11an usaiako Joselu Anaiak talde eta suziriekin.

Besta hauen aipatzeko, komiteko hiru saratarrekin egon da Panpi Mercapide: Lorea Zozaya, Maitane Soudre eta Joanes Etxebest.


2024ko Irailaren 04a

BERRIAK

Lizeoko ekiparekin esku baloiko txapeldun

Lizeoko%20ekiparekin%20esku%20baloiko%20txapeldun

Ana Duhalt eta Eztitxu Orhategaray Bernat Etxepare lizeoaren aitzinean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (15 Mo)

Baionako Bernat Etxepareko ikasleek, lizeoan eskaintzen den UNSS kirol programarekin, Frantziako esku baloiko lizeoen arteko txapelketa irabazi zuten joan den ikasturtean. Esku baloi taldeak bi urtez segidan irabazi du txapelketa.

Gaur bi jokalari ditugu gurekin, irabazte hori aipatzeko eta aurtengo sasoia aurreikusteko.

Ana Duhalt eta Eztitxu Orhategaray mintzatu dira Thalya Hamard-ekin.


2024ko Irailaren 03a



BERRIAK

Oroitzapenez betetako 40 urte Ote Lore elkartearentzat

Oroitzapenez%20betetako%2040%20urte%20Ote%20Lore%20elkartearentzat

Ote Loreko zazpi kiderekin egon gira, Larresoroko Debrutegia elkartearen egoitza famatuan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Larresoroko Ote Lore kultur elkarteko kideekin iraganen dugu udako azken astea Hostoka da emankizunean.

40 urte ospatzen ditu aurten Ote Lorek, eta jada ospatzen hasiak dira, eta segituko dute ekitaldiak proposatuz, irailaren 20tik goiti abendura arte. Ordu bateko saioan, nola loratu zen Ote Lore elkartea aipatu digute, euskara erdigunean jarztearen nahia, Hego Euskal Herriarekin lotura, prestatu duten erakusketa eta beste.

Elkarteko bost kiderekin egon da Kriztof Arotzarena: Mixel eta Michèle Recalde, Marijo Iciaga, Peio Errecart, Filipe Goietxe, Marie-Andrée Ouret eta Armand Jaunarena.


2024ko Agorrilaren 30a

BERRIAK

Batteleku txapelketa Ahurtiko portuan

Batteleku%20txapelketa%20Ahurtiko%20portuan

Batteleku txapelketa Ahurtiko portuan / TOURISME 64

MP3 jaitsi (15 Mo)

Ahurtiko Portuan besta izanen da larunbat honetan, agorrilaren 31ean. Batteleku txapelketa bat izanen da 17:30tan, jateko eta edateko izanen dira, eta gauean Mutxiko eta kantu Watsonekin.

Geroa Euskaraz elkarteko Patrice Dumora antolatzaileak xehetasunak eman dizkio Panpi Mercapideri.

JPG | batteleku afixa (63 Ko)


2024ko Agorrilaren 30a


BERRIAK

Fred Forsans erlezainarekin, Itsasutik Iratira

Fred%20Forsans%20erlezainarekin_%20Itsasutik%20Iratira

Fred Forsans Itsasuko laborari erlezainak, udan mugitzen ditu kofoinak Iratira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Fred Forsans Itsasuko laborariak, oiloak eta zerriak hazten ditu, eta erlezain lanetan ere ari da, eztia eta beste hainbat produktu egiteko.

Uda erditsutan, Itsasutik Iratiraino egin du bidaia Ihintza Arrietak, kofoinak nola mugitzen dituen ikusteko.


2024ko Agorrilaren 27a

BERRIAK

Sarako bestentzat bigarren zigante bat izango dute aurten

Sarako%20bestentzat%20bigarren%20zigante%20bat%20izango%20dute%20aurten

Sarako Mari ziganteak, lagun bat izango du aurtengo bestetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Ziganteen munduan murgiltzea proposatu du Olatz Idoatek. Azken urteetan, Iruñea edo Tuterakoei segituz, Ipar Euskal Herrian ere Ziganteak sortu dituzte; Baigorrin, Kanbon, Donapaleun, eta azkenik Saran ere.

“Mari Garabi” deitu zigante bat sortua zuten jada duela 10 urte, eta orain bigarren zigante bat sortzen ari dira.

Txinparta elkarteko Claire Grillard, Ximun Garcia, Maiana Etxeberri, Iban Ithurbide eta Joanes Garciarekin hitz egin du Olatz idoatek.


2024ko Agorrilaren 27a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016