Baztango hamabost herrietatik hiru oraindik zinpeko-alkaterik gabe
2021eko Urtarrilaren 15a
Joseba Otondo Baztango Batzar nagusiko burua / J.OTONDO
Elizondo, Erratzu, Amaiur edota Elbete, Baztan osatzen duten 15 herrien parte dira. Herri bakotxak, zinpeko-auzapeza badu.
Zinpeko auzapezak, eguberri aitzineko igandean hautatzen dituzte, bi urtero. Eta 15 auzapez horien ordezkari nagusia, Baztango auzapeza da. Aspaldian plantan den antolaketa berezia da Baztango idatzietan, 1437 urtean agertzen zena jada. Baztango auzapeza, eta beraz Baztango Batzar nagusiko burua den Joseba Otondorekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.
Momentuz, Arizkunen, Iruritan eta Elizondon zinpeko-alkaterik gabe dira.