Senpereko aintziran egiten ari diren obra erraldoiek beranta hartu dute
2021eko Urtarrilaren 29a
Ximun Zubietak hurbiletik segitzen du Senpereko aintziraren obrak / GURE IRRATIA
Senpereko aintzirak ez du usaiako itxura. Obrak hasi behar izan ditu herriko etxeak, joan den ekainean prefetaren mehatxupean. Segurtasun lanik gabe, lakua betiko hustera behartuko zuen herria.
Uholdeak saihesteko eta ahuldua den diga indartzeko, apirilaren 30a arte guttienez xantierran izanen da gunea. Gainera, beranta ukanen dute, abenduko euriteen gatik, uholdeek obrei kalte egin baitiete. Teknikoki zer egiten ari diren jakin nahi izan dugu. Argitasunak galdegin dizkio Kriztof Arotzarenak, Ximun Zubieta, obretako estudio bulegoko bati. (argazkiak hemen)
Herriko etxeari doakionez, arazoa, obren diruztatzea izan zen, azkenean 3,2 milioi euroko aurre kontuaren parte handiena Estatuak bere gain hartuko du, 625000À¢Â‚¬ Senpereko herriaren gain.