Karrikan bizi direnentzat proiektu berriztatzailea du Atherbeak
2021eko Urtarrilaren 29a
Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendaria / GURE IRRATIA
Karrikan bizi diren 20 pertsona aterbetzeko, Atherbea elkarteak aurkeztu proiektua hautatu du Frantziako Estatuak, diruz laguntzeko. Bainan, horren gauzatzeko, lur publiko edo pribatu ttipiak xekatzen ditu Baiona Angelu Biarritze, Hego Lapurdi baita Uztaritze eta Hazparne inguruan.
Habitat Sud Atlantic Ipar Euskal Herriko Bizitegiaren erakunde publikoaren laguntzarekin, dei bat luzatzen die Atherbeak, Euskal elkargoko hautetsiei baita Ipar EHko herri eta biztanleei ere.
Pantxika Ibarboure Atherbeako zuzendariak xehetasunak eman dizkio Kriztof Arotzarenari.