Senpereko trailaren hamargarren ediziorik ez da izanen aurten
2021eko Otsailaren 01a
Trailen sasoia abiaten da Senpereko lasterketa, festa giroan egiten dena usaian / jogging-plus.com
Mendiko trailen sasoia abiatzen du urte guziz Senperekoak, eta aurtengoa ezeztatu behar izan dute antolatzaileek. Martxoan, 10garren edizioa ospatzekoa zuten, manera berezi batez gainera, baina dena heldu den urtera pusatzea deliberatu dute. Olatz Idoate, Sebastien Irazoki antolatzaile eta lasterkariarekin egon da.
2022ko martxoarendako speaker edo esatari euskaldun bat xekatzen dute, helmugan animazioa egiteko. Beraz, interesa edo gogoa baldin baduzue, ez zazuela duda eta horiekin harremanetan sar, beren Facebook orrialdearen bidez.