"Azken ikerketek diote birgaitzeko eria lehen bai lehen xutik jarri behar dela"
2021eko Otsailaren 12a
"Ekso" deitzen duten makinaren ondoan Xabier Xohobigarat / GURE IRRATIA
Erien birgaitzea erresteko, "exoeskeleto" bat erosi zuen duela zonbait aste, Kanboko Marienia klinikak.
Traumatismo ala AVC baten ondotik berriz ibiltzen ikasteko laguntza gehigarria da makina edo robota hau. Azken ikerketek diotelarik, birgaitzean, eria, ahal bezain fite xutik jarri behar dela gorputz heziketa aitzinarazteko, makina biziki lagungarria da.
Zangoetatik bizkar gain arte janzten da, kanpoko eskeleto mekanizatua, kineek manipulatzen dutena. Xabier Xohobigarat medikuaren gana joan da Arantxa Idieder, Marienia klinikara.