Ainara Azpiazu ilustrazio lanetan haurrekin
2021eko Apirilaren 02a
Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailea Baionako Oihana ikastolan / GURE IRRATIA
Urte guziz Bouquinville ttikia haur literatura festibala antolatzen du Baionako Libreplume elkarteak. Aurten, pandemia dela eta, arramoldatu dute.
Hala ere, eskolekin ari dira elkarlanean beti. Joan den astean, Baionako Oihana ikastolarekin eraman proiektua bururatu dute.
Urtero bezala, euskal idazle bat eta ilustratzaile bat etorrarazten dituzte, tailer batzuen eskaintzeko. Lehen egunean, Arrate Egaña idazlea egon da ikastolaneta biharamunean, Ainara Azpiazu ilustratzailea.
Ainara Azpiazuren klasea segitu du Kriztof Arotzarenak.