Arbonako lur okupazioak segitzen du
2021eko Ekainaren 25a
Ekainaren 23an prentsaurrekoa egin zuten lur okupazioa hasten zutela jakinarazteko / GURE IRRATIA
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak 15 hektareako laborantza lur baten okupazioa hasi zuten asteazkenean. Lurra eta doakion etxea salgai dira 3 milioi eurotan Arbonan. Prezio lotsagarria bi erakundeen erranetan, laborantxa lurren prezioan saldu balira 150000À¢Â‚¬tan izango lirateke.
Desmartxa ofizialak egin dituzte ELBk eta Lurzaindiak erosteko lehentasun partziala lortzeko, hau da, laborantza lurren parte bat berreskuratzeko, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.
Anartean, lurra okupatzen segituko dute. SAFER erakundeko Jean Claude St Jean hurbildu da prentsaurrekora, ELB eta Lurzaindiaren ekintza sustengatzera.
Hitzordua ematen dute larunbat honetan 12.00etan, bertan Berruetako bidean, pik nik partekatu batentzat.