"Xantaian oinarritu sistema politikoa ukatzen dugu"
2021eko Irailaren 13a
Irailaren 11an Baionan izan zen manifestaldian aurkeztu zuten kolektibo berria / GURE IRRATIA
Kolektibo berri bat aurkeztu dute larunbatean Baionan "Askatasuna EZ PASS liberté"deitua.
Txertatua izan ala ez, elebidunez komunikatu nahi duen kolektibo honen oinarrian da norbanakoen eskubideen eta askatasunen defendatzea; eta kezka bat, osasun ziurtagiriaren gibelean diren neurriak.
Larunbatean, Baionan iragan zen osasun ziurtagiriaren aurkako manifestaldian, aurkeztu zuten. Arantxa idieder han zen, eta mintzatu da kolektiboko Odei Bimboire, Oier Hiriart, Leire Ithurralde, Beñat Lazkano eta lehenik entzuten dugun Iñigo Ayestaranekin.
Kolektiboarekin harremanetan jartzeko: askatasunaezpassdeliberte@gmail.com