Mari-Luisa Erdocio Etcheverry gogoan hartzeko erakusketa
2021eko Irailaren 24a
Maialen Narbaiz eta Maite Deliart-ekin erakusketaren bisita egin dugu / GURE IRRATIA
Mari-Luisa Erdocio Etcheverry (1846-1925), Ipar Euskal Herrian ezagutu daiteken bat-bateko emazte bertsulari zaharrena argitan ezarri dute Azkainen, urriaren 8a arte.
Azkaingo Herriko Etxeko Kultura & Euskara batzordeak herritar talde batekin "Les Bask'Elles proiektuan" parte hartu du, Azkaingo historia markatu duen emazte azkaindar bat ezagutarazteko asmoz.
Maialen Narbaiz hautetsia eta Maite Deliart herritar taldeko kidearekin bildu da Kriztof Arotzarena.