Erreumatismoari lotu eritasunak hunkitzen dituen senpertarrak laguntzeko kantaldia
2021eko Azaroaren 10a
Segi Aitzina elkarteak antolatzen du kantaldia ostegun honetan.
Sustengu kantaldia Senperen, ostegun arrats huntan, segi aitzina elkartearen alde.
Elkarte hau uda huntan sortu da, Kaskarot musika taldeko hiru kide erreumatismoari loturiko eritasunetarik hunkiak baitira. Helburua da eritasuna ezagutaraztea, eta dirua biltzea ikerketarako baita eritasun horrek hunkitzen dituenen egun guzietako bizia errexteko ere.
Marie Ana Dartaguiette-k 21 urte ditu, eta bere eritasunaz mintzatu zaio Jone Barnetxi.