Ziburuko herria euskaraz jantzia
2021eko Azaroaren 26a
Jean Mixel Dirazar eta Fanny Laskubé Ziburuko hautetsiak / GURE IRRATIA
Euskararen Urtaroaren baitan Ziburuko herriak bi asteko programazioa osatu du lehen aldiz aurten. Joan den ostiraletik abenduaren 3ra, hamar ekitaldi programatuak dituzte, Ziburuko dozena bat elkarterekin lanean.
Denentzat izanen dela eskaintza euskaraz erran dauku Fanny Laskubé, Ziburuko euskararen axuantak.
Kimu bat zuhaitzan
Hitzordu nagusia azaroaren 27an izanen da, Ziburuko eskoletako haurrek poesiaren inguruko "Ene Zuhaitza" aurkeztuko dute. Maddi Zubeldiari mikroa luzatu dio Marga Forestiek.