Patxamaren webgune berrituan erosten ahal duzue orain bigarren eskuko materiala
2022ko Urtarrilaren 14a
Baionan duten lokal berriaren aitzinean Patxama elkarteko Olivier Hirigoien eta Morgane Chazelle / GURE IRRATIA
Etxegintzako obretan, Patxama elkartea hor delarik, ez da galtzerik.
Gaur egun etxe bat berritzen delarik, ez da berreskuratzeko ohitura, partez errestasunez, eta ekonomikoki kostua ttipiago delako dena hondarkintegira botatzen da.
Horregatik duela 2 urte, laster kooperatiba izango den Patxama elkartea sortu zuten Olivier Hirigoien eta Julien Simon-ek. Orain 4 langile dira eta webgune berri bati esker, xantierretan berreskuratzen dutena patxama.com webgunearen bitartez saltzen dute.
Arantxa Idiederri oroitarazi dio Olivier Hirigoienek nola abiatu zen Patxama.