1000 pertsona Baionako karriketan eskoletako protokolo aldakorren salatzeko
2022ko Urtarrilaren 14a
Sindikatu desberdinak elkartu dira banderola berdinaren gibelean / GURE IRRATIA
Sindikatuen arabera erakaskuntzaren sektorean langileen %80 greban zen, Bordaleko akademia eta hezkuntza ministeritzaren erranetan %30. Ez zen birusaren kontrako mobilizazioa baizik eta Jean Michel Blanquer hezkuntza ministroaren erabakien kontra.
Erakasle eta eskoletako langileen asperena eta haserrea entzun dira karrikan, Marga Forestier-k bildu ditu.