Elkarteetan euskara sustatzeko liburuxka aurkeztuko du Bizi mugimenduak
2022ko Otsailaren 25a
BIZI mugimenduko Euskaraz Bizi taldeak sortu liburuxka / GURE IRRATIA
BIZI mugimenduko Euskaraz Bizi lan taldeak gida liburua argitaratu berri du. "Euskara eta elkarte batek nola elkar sustatzen duten" azpi-izenburuarekin, liburuxkaren aurkezpena eginen dute Patxokin ostiral gau huntan. Elkarte bizian euskararen lekua bermatzeko tresnak eskeintzen ditu besteak beste. Marga Forestier mintzatu da Xabier Harluxet BIZIko kidearekin.
Gaualdia arratseko 7etan hasiko da Patxokin. Gidaren aurkezpena, jokoak eta euskal kantuak izanen dira egitarauan. Izena ematea gomendatua da.