"Izena eman dugu momentu on bat pasatzeko, eta orain finalean gira ez zen gure helburua"
2022ko Martxoaren 18a
Oneka Bereau Lafitte eta Joana Haristoy lapurtar pilotariak.
Oneka Bereau Lafitte eta Joana Haristoy Lapurditik heldu diren bi neska gazte dira. Bainan Ipar Euskal Herrian ikusten ez dugun bezala esku huska txapelketa batean parte hartu dute Hego Euskal Herrian, Emakume Masters Cup-ean horien izena ezarri zuten. Nahiz eta 16 eta 17 urte ukan, pilota goxoko senior mailako finalera iritsi dira. Xabi Carricart bi pilotariekin egon da horien ibilbidearen aipatzeko.
Finala larunbat honetan, arratsaldeko 5 eta erditan, Gipuzkoako Gabiriako pilota lekuan.