Uda bukaerako feria Makean
2022ko Agorrilaren 26a
Ursumu Etxaldeko Maryse Cachenaut-ren gasna hautatu du epaimahaiak / GURE IRRATIA
Lekuko mozkinen merkatua, inguruko sukaldarien pintxoak, artzain xakur erakustaldia, edota gasna lehiaketa; Makea, gasnaren herria izan da egun batentzat agorrilaren 26an.
Makeako laborariek proposatu egunak, inguruko herritarrak biltzen ditu, baita udako bisitariak ere.
Goizean, gasna egile, gasna saltzaile edota sukaldariz osatu epaimahaiak, bere hautua egin du. Aurtengo Ossau iraty sormarkako etxaldeko gasna hoberena Ursumu Etxaldeko Maryse Cachenaut-rena da. Bigarrena Aroztegi etxaldea, eta hirugarrena Akabotea etxaldea.