Liburu bat elkarrekin hautatu eta ondoko hilabetean taldean trukatu
2022ko Irailaren 05a
Maite Ithurbidek euskal literaturaren aniztasuna aipatu digu / GURE IRRATIA
Liburu bat hautatu, hilabate bat hartu irakurtzeko, eta ondotik elkartu liburuaz hitzegiteko.
Baionako mediatekaren inguruan, hilabetean behin hamar bat dira biltzen direnak Irakurzaleak! taldean. Emazte eta gizonak tartekatuz, Ipar ala Hego Euskal Herrikoa, adin desberdinetakoa, Euskal literaturan den aniztasunean murgilduta dira.
Astelehen huntan biltzen dira berriz udako pausaren ondotik, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza liburua aipatzeko.
Arantxa Idieder mintzatu da Baionako irakur taldeko kide batekinden Maite Ithurbiderekin.
Astelehen huntan 6.15etan dute hitzordua Baionako mediatekan. Eta ondoko hilabatetetik aitzina ber tenorean bainan asteartez izango da, tarteka Eusko Ikaskuntzan elkartzen direlarik.