"Izigarri interesgarria da jende xumearen idazkera, jakiteko tokiko jendea nola mintzo zen garaian"
2022ko Irailaren 07a
Euskal hizkuntzalaritzan doktoregaia da Maitena Duhalde / GURE IRRATIA
Lapurdiko itsas hegiko euskarari buruzko ikerketa burutzen ari da Maitena Duhalde ikerlaria. Ikasturte bukaeran aurkeztu behar luke bere tesia.
Batez ere ahozko euskara lantzen du, bainan berriki Kebeken berreskuratu du Arrangoitzetik bidalia izan zen karta bat, 1880 urte inguruan. Euskaraz idatzia izanki, Arrangoitzeko garaiko euskara maila zertan zen ikertu ahal izan du. Eta zure etxean ere holako letra edo gutun bat bazenu entzule? Hau da Maitenaren esperantza. Arantxa Idieder mintzatu da harekin