Euskarazko haur eta gazte literatura nagusi Saran
2022ko Urriaren 05a
Ikusi Mikusi aurkezteko egin zuten prentsaurrekoan / GURE IRRATIA
Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka asteburu honetan ospatuko da Saran. Kiribil, Galtzagorri eta Pamielak (Sarako herriko etxearekin) bigarren urtez antolaturik, ostiralean eskolentzako eguna izanen da eta larunbatean berriz familiari zuzendutako eguna.
Sarako herriko leku ezberdinetan ttipi-ttipienetik nerabezarorainoko proposamenak izanen dira. Ikuskizunak, tailerrak edo idazleekin topaketak izanen dira.
Kiribil konpainiako Paxkal Indorekin mintzatu da Maia Muruaga.