"Ni oso lehiakorra naiz, etorri naiz Lapurdira aurrera pauso bat emanarazteko"
2022ko Urriaren 25a
Joseba Fernandez Daguer LAT Lapurdiko arraun trebatzaile berria da, eta fitxaketa ederra taldearentzat / GURE IRRATIA
Berrikuntzak heldu dira LAT Lapurdiko Arraun taldera. Iaz TKE-2 tik TKE-1 mailara igaitea kausitu zuten Aitor Artetxe trebatzailearekin, hots 3. Mailatik, 2. mailara.
Aurten gorago joan nahi dute. Ez menturaz mailaz igan segidan, baina bai talde gisa hobetzea. Hortarako, arraun munduan ikaragarriko izen bat duen Joseba Fernandez Daguer trebatzailea jinarazi dute, zerbait gehiago ekarriko duelakoan. Olatz Idoate mintzatu da harekin.