Azkaingo Ikasleak dantza elkarteak 50 urte beteko ditu, 2023an
2022ko Urriaren 27a
Gexan Garate, Maitane Auchoberry eta Elorri Etxegarai Ikasleak elkarteko kide gazteak / GURE IRRATIA
Azkaingo Ikasleak dantza elkartea bere 50 urteak ospatzeko, hasi da 2023ko ekaineko egun berezi hori antolatzen, eta ikusgarri bat aurkeztu nahi lukete dantza elkarteko kideek.
Bilkura publiko bat proposatzen dute ostiral huntan, Azkaingo Jauregian 9tan, Ikasleak dantza taldeko kide izan direnei gomita luzatuz. Eta larunbatean Mus txapelketa antolatzen dute atsaldeko 3etarik aitzina.
Elkarteko 3 kide gazterekin mintzatu da Arantxa idieder: Maitane Auchoberry, Gexan Garate eta Elorri Etxegarairekin.