Euskal kantagintza landu dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrietari esker
2022ko Azaroaren 15a
Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez Itsasuko Sanoki gelan / GURE IRRATIA
Ikasgaien Arteko Lan Astea edo IALA astean gai bakar bat lantzen dute kolegioko ikasgai guzietan. Seaskaren Xalbador Kolegioan Kanbon, urriko oporrak aitzin "Iturri zaharretik, ur berria" edan dute, euskal kantagintza landuz.
Artista desberdinak jinarazi dituzte, heien esperientzia eta ibilbidea partekatzeko.
Eta burasoek ere parada ukan dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrietak euskal kantuaren transmisioaz proposatzen duten "Baga, Biga, Higa" mintzaldi musikatua ikusteko Itsasuko Sanoki gela mukuru betean, eta tartean zen Panpi Merkapidek, erreportaia ekarri digu.