"Upcycling moda hori baserritar jantzientzat ere erabili nahi genuen"
2022ko Azaroaren 18a
Asteart gauero elkartzen dira Angeluko ikastolan jostunak.
Badu zonbait urte, Angeluko Kimua ikastolako burasoak elkartzen direla Baserritar jantziak josteko. Hastapenean, ikastolako haurrentzako eskas bat zelakoan hasi ziren, eta orain nahi duen orori saltzea proposatzen dute. Izena emateko idazten ahal duzue helbide huntara: kimua.joste@gmail.com
Haur ala heldu, asteart gau guziz elkartzen dira jostunak ikastolan. bertara hurbilduz entseguak egiten ahal dituzue. Eñaut Alfaro ikastolako burasoarekin mintzatu da Arantxa Idieder.