Euskal Selekzioaren aldarrikapena entzungo da Makean
2022ko Azaroaren 29a
Mikaela Indart eta Eñaut Etxeberria Euskal Selekzioanren antolatzaileak / GURE IRRATIA
Miarritzeko mundialean egin zuten elgarretaratzearen harira, Pilotako Euskal Selekzioaren egun bat antolatu dute larunbat honetako Makeako ezker paretan.
Pilota partidez gain, gaualdi bat ere uztartu da Makeako gaztetxeko laguntzari esker eta ikastolak ere parte hartuko du taloak salduz. Eñaut Etxeberria pilotaria eta Mikaela Indart gaztetxeko kidea solastatu dira Olatz Idoaterekin.
2etan izango da eztabaida publikoa, 3etan pilota partidak bertsolariekin, haurren jokoak, taloak eta 8etarik aitzina, argazkia egin ondotik, kontzertuak, Ixtaklok, Xutik, Liher eta DJ Uzkuluzekin.