"Ipuinaren funtsa da ulertzea gizakiak abereak garela, naturaren barne"
2022ko Abenduaren 09a
Hamalau liburu-diskoa eskuen artean ukan aitzin egon ginen Jon Eiherabiderekin / GURE IRRATIA
Mesolito garaitik gaur arte aho belarriz transmititua litaiken istorio bati tiraka, Hamalau liburu-diskoa argitaratu du Gatuzainek.
Jon Eiherabide raplari kantari gisa ezagutzen duguna, ikerketa zonbaitzuren ondotik ipuin horri lotu zaio, eta berak idatzi musikekin lagunduta, lanketa bat egin du istorioa berriz idazteko. Xabier Sagasta Lacallek egindako marrazki koloretsuekin ilustratu dute.
7 kapituluko liburua, 7 kantuz lagunduta, Hamalau deitzen da, eta euskal sinesmenean jainko gisa ikusia zen Hartza du erdigunean. Kasu honetan abereek laguntzen duten mutiko bat segitzen dugu.
Jon Eiherabiderekin aipatu du Arantxa Idiederrek, Hamalau.