"Idazle hitzak daukan karga horren kontra, kosta egiten zait oraindik nire burua hala izendatzea"
2022ko Abenduaren 12a
Aritz Galarragak argitaratzen duen bigarren liburua da "Humanitatearen une gorenak" / GURE IRRATIA
"Humanitatearen une gorenak" kondatzea da Aritz Galarragaren asmo sumea, Stefan Sweig idazlearen titulua bereganatuz, eta asmo ironiko batekin berreskuratua, astero Argia aldizkarian idazten dituen zutabe batzu bildu ditu liburu bakarrean.
Zutabeak argitaratzerakoan ez zituen aktualitateri lotu nahi, oxigenoa eman nahi zien iritzi zutabeei. Astero publikatzen hasi zen liburuaren haria literatura da, eguneroko jendarteari eta biziari lotuta. Asteartean abenduaren 13an Baionako Elkar dendan aurkeztuko du arratsaldeko 6etan, Gorka Bereziartua editore lagunarekin.
Arantxa Idieder mintzatu da Aritz Galarraga zutabegilearekin.