Euskal Herriko Mus Txapelketaren lehen kanporaketa Lapurdin ostiralean izanen da
2022ko Abenduaren 14a
Gerard Urrutia lapurdiko mus txapelketaren antolatzailea / GURE IRRATIA
Euskal Herriko Mus Txapelketa abiatzearekin lehen kanporaketak izanen ditugu Euskal Herriko herri ezberdinetan. XIV. edizioa ospatuko da aurten eta finala martxoaren 25an izanen da Bizkaiko Zornotza herrian.
Txapelketa hiru fasetan iraganen da: lehenik herri mailako kanporaketa, bigarrenerako sailkatuak direnak probintzia mailako kanporaketa izanen da eta azkenik finala. Lapurdin, lehen kanporaketa antolatu dute, Urruñako Xaia ostatuan abenduaren 16an, ostiralez arratsaldeko 19.30etan izanen da. Gerard Urrutiarekin mintzatu da Maia Muruaga.