"Pastoralaren ondotik, dinamika indartu da, euskal kultura garatzen segitu nahi genuen"
2022ko Abenduaren 15a
Myriam Brillaxis eta Kattin Dassance berriki sartu dira Hiriburuko Uhaina elkarteko bulegoan / GURE IRRATIA
Hiriburura zaldiz agertuko da Olentzero larunbat goiz honetan.
Uhaina elkarteak, gomitaturik, Gilbert Desportes plazatik abiatuko da 10.30tan, eguerditan mutxikoekin segitzeko plazan. Uhaina elkartean berriki bulegoa aldatu dute, eta gaztetu. Proiektu berriak dituzte, tartean Kaskarotak berpiztea ondoko urtean.
Arantxa Idieder mintzatu da elkarteko bi kiderekin, Kattin Dassance eta Myriam Brillaxis.