Angeluko ikastola eta eskola elebidunak elkartuko dira Olentzeroren inguruan
2022ko Abenduaren 16a
Euskaran murgiltzen diren eskola guziak gomitatu ditu Angeluko ikastolako igandeko Olentzero desfilera / KIMUA IKASTOLA
Igande honetan Angelun Kimua ikastolak antolatuta Olentzeroren eguna izanen da. Haurren desfilea, gaiteroak, joaldunak eta kontzertuak izanen dira egunean zehar. Olentzeroren inguruan Angeluko ikastolako eta eskola publiko eta pribatuen klase elebidunetako haurrak elkartuko dira Olentzeroren desfilean parte hartzeko.
Desfilea igandean goizeko 10.30tan abiatuko da Orok Bat trinketetik. Xehetasunak bildu ditu Elisa Maury-rekin Maia Muruagak.