"Bertsolariek beti harritzen naute, aldi oro, aspaldi hor direnek ere"
2022ko Abenduaren 16a
Txapelketa nagusian parte hartu duen Patxi Iriart bertsolariarekin finala aitzin hitz egin dugu / GURE IRRATIA
Bertsolari txapelketaren finala handia Iruñean iraganen da igande honetan.
Bertsolari eta bertsozale gehienen egun sakratua izanen da eta egun hortarako Nafarroa Arena zanpez beteko da. Baliatu gira, txapelketa hortan parte hartu duen Patxi Iriart bertsolariarekin solastatzeko. Txapelketaz, finalaz, baina bertsoaz orokorki. Olatz Idoate egon da berekin.
Ez ahantz irratiaren bitartez finalaren arratsaldeko partea zuzenean segitzen ahalko duzuela, 17.00etatik goiti. Battitt Crouspeyre eta Maddi Sarasua izanen dira komentatzeko eta Aitor Perez teknikari lanetan.