Xiberoko Pitxu gaztetxea laguntzeko, Uztaritzeko Hitz Open gaztetxearen Xantier gaüa
2022ko Abenduaren 20a
Maiana, Maritxu, Imanol eta Emma Xantier gaüarendako kasik prest / GURE IRRATIA
Gaztetxeen arteko elkartasuna sendituko da abenduaren 27an Uztaritzeko Hitz Open Gaztetxean iraganen den gaualdian. Ez da lehen aldia ekitaldi bat antolatzen dutela Uztaritzen data hortan, baina astearte huntakoa arras berezia izanen da, Xiberoko Pitxu gaztetxea hor izanen baita Xantier gaüarentzat. Maulen duen lokalean obrak badituzte, eta diruztatzeko laguntza behar dute.
Arantxa Idieder gaualdiaren protagonista nagusiekin mintzatu da: alde batetik Emma Behereborde ta Maiana Liguex xiberotarrak eta bestetik Maritxu Goienetxe eta Imanol Etxebarne lapurtarrak.