"Mezu bat pasarazi nahi dut nire kantu eta bideon bitartez"
2023ko Urtarrilaren 02a
Miren Eiherabide musika proiektu berri batean abiatu da / GURE IRRATIA
Iluma taldeko kantari gisa, edo Otxalde taldeko kide gisa ere ezagutzen dugu Miren Eiherabide beskoiztarra.
Abentura berri batean abiatu da, musikala beti, bainan irudia, bideoa ere uztartuz. Bere aldetik sortzen ditu musikak, estilo epiko batean, helburua delarik bideoari uztartzea eta geroan filmeetan edo dokumentaletan erabiliak izateko.
Collapse bere lehen kantua rgitartu duelarik, Arantxa Idieder mintzatu da Miren Eiherabide musikariarekin bere proiektu berriaz.