Ketariatik Mundura nano pastorala Azkainen
2023ko Urtarrilaren 05a
Murielle Leizagoien Galardi, Azkaingo Herriko Etxeko kultura eta euskara batzordeko arduraduna / GURE IRRATIA
"Ketariatik Mundura", Mixel Etxekoparrek idatzi Nano Pastorala emango dute Azkainen urtarrilaren 7an arratsaldeko 3terditan.
Juan Sebastian Elkano-k getariarrak munduaren bira egin zuenetik 500 urte ospatu ziren aurten. Horri loturik sorturik eta Elkano Fundazioari esker sortu zen proiektua. Xiberuan eta Hego Euskal Herrian eman ondoan Azkainera etorriko da. Murielle Leizagoien Galardi, Herriko etxeko kultura eta euskara batzordeko arduradunarekin mintzatu da Marga Forestier.
Nano pastoralaz gain, eta beti Elkanoren urtemugari lotua, jakin Joseba Sarrionaindia hurbilduko dela Azkainera urtarrilaren 13an, "Munduaru bira eman zion ontzia" liburua aurkeztera, Biltoki gelan arratseko 7tan.