"Ikusten direnak eta ikusten ez direnak, anbiguotasun hori lantzea gustukoa dut"
2023ko Urtarrilaren 10a
Gonzalo Etxebarria xiberotar artistaren obrak urtarrilaren 26a arte ikusgai dituzue Ttok erakustokian / GURE IRRATIA
Bisitariaren irudimenari dei egiten dion artista da Gonzalo Etxebarria.
Bolumena eta argia landu ditu xiberotarrak, Uztaritzeko Ttok galeriarentzat prestatu dituen obrak egiterakoan. Erakusketarentzat sortutako obrak urtarrila bukaera arte ikusgai dituzue.
Ez galdegin Gonzalo Etxebarriari zer agertzen den obra honetan ala bestean, errana ez dena agertu nahi baitu, eta arteak duen rola baliatu: galderak pausatzeko. Arantxa Idieder mintzatu da xiberotarrarekin.
Gonzalo Etxebarriaren obrak urtarrilaren 26a arte ikusgai dituzue, eta ordutegientzat eta xehetasunentzat, Ttok.eus webgunean