"Argi guziek badutelako itzala, eta Elkanoren kasuan hala da"
2023ko Urtarrilaren 11a
Nano Pastoraleko hiru aktore nagusiak, Ihitz iriart, Beñat Larrori eta Maika Etxekopar / GURE IRRATIA
Argi guziek badutela itzala, eta Elkanoren kasuan hala baita, Nano Pastoralaren helburua izan da Euskal Herriaren parte hori ere partekatzea.
Larunbat arratsaldean, Azkaingo Biltoki ttipi gelditu zen Ketariatik Mundura Mixel Etxekoparrek idatzi Nano Pastorala ikusteko. Pastoralaren kodeak berriz hartuta, oren bat terdiko ikusgarria proposatu dute hiru aktore kantariek, musikariez lagunduta.
Mixel Etxekopar eta Beñat Larrori aktore kantariarekin mintzatu da Arantxa Idieder, eta ondotik publikoaren oharrak bildu ditu.
Elkanoren konkistaren inguruak, Getariako biztanleen bizipenak biltzen dituen Nano Pastorala berriz eman behar luke apirilean Xiru Festibalean.