Xare pilota jokoa biziarazteko lehiaketa Hazparnen
2023ko Otsailaren 08a
Mikel Funosas pilotaria eta Hazparneko Xare Mastersen antolatzailea / GURE IRRATIA
Xarezaleak irrikitan dira. Pilotazaleak diogu, igandean hasi baitira Xareko Mastersak Hazparneko Berria trinketean.
Laugarren ediziorako "Noizbait" Hazparneko pilota batasunak, berritasun batzu sartu ditu, baina funtsa beti berdina da: Xare pilota jokoaren promozioa egitea. Hortarako partidak biderkatuko dituzte. Heldu den larunbateraino, arratsalde guziz, munduko pilotari hoberenak ikusten ahalko dira Hazparnen. Deskubritu eta gozatzeko aukera. Olatz Idoate Mikel Funosas pilotari eta antolatzailearekin egon da.