"Xixtroak laborari kolektiboaren webgunean manatzen ahal duzu nahi duzuna, astero"
2023ko Otsailaren 10a
Corinne Miñaberri laboraria eta Peio Lacoste Xixtroak kolektiboko langilea Baionako turismo bulego gibelean / GURE IRRATIA
2016 urtean sortu Xixtroak kolektiboan, 26 etxalde bilduak dira.
Barazkiak, esnekiak, haragia, edota kosmetika adibidez manatzen ahal dituzue beraien webgunearen bitartez, eta ondotik astean behin, banaketa guneetan berreskuratu.
2023 hastapen huntan berrikuntzekin dator Xixtroak kolektiboa; Baionan, euskaldunen plazan lokal bat baitute. Ostiral arratsaldero manaketak banatzen dituzte, baita zonbait produktu ere saltzen nahi duenari. Horrezgain, kanpaina bat ere abiatu dute, bezero gehiago erakartzeko eta fidelizatzeko helburarekin.
Arantxa idieder hurbildu da, Corinne Miñaberri laboraria eta Peio Lacoste Xixtroak kolektiboko langilearen gana.