Senpereko herriko etxeko bozak errepikatuko dira igandean
2023ko Otsailaren 13a
Kriztof Jauregi, Dominique Idiart, Jean Bernard Dolosor eta Jose Luis Aizpuru kazetaria / GURE IRRATIA
Otsailaren 19an iraganen dira Senperen herriko hauteskundeak.
Dimisio anitzen ondotik, Dominique Idiart gaur eguneko auzapezak ezin zuen gehiago herria gobernatu, eta Prefeturak hauteskundeak berriz egitea manatu zuen. Mahaiaren inguruan jarri ditugu, Dominique Idiart, Elgarrekin Senpererentzat zerrendaren hautagaia, Kriztof Jauregi, Hats berriko zerrendaburua eta Jean Bernard Dolosor, Egin Senpererentzat zerrendakoa.