"Lekondarrak elkartzeko gunea sortu nahi genuen"
2023ko Otsailaren 17a
Lekorneko Bildu Hodian elkarteko kide eta hautetsia da Marie Claude Larrea / GURE IRRATIA
Lekorneko plaza eta elizaren artean da Hodia etxea. Herriaren erdi hortan duela zonbait urte Hodia etxea berritu eta bertan instalatu dute herriko etxea, posta bulegoa eta Bildu Hodian elkartea.
Herria biziarazteko elkartea da Bildu Hodian, asteazken arratsalde guziz bere ateak idekitzen ditu. Bertan kafe bat hartzen ahal dute herritarrek, liburu bat irakurri ala sinpleki herritarrekin bildu.
Arantxa Idieder bertara hurbildu da, elkarteko kide eta hautetsia den Marie Claude Larrearekin biltzeko.
Jakin elkarteak larunbat honetan Lekorneko Hodi Aldea gelan Jean François Balerdi umorista ekarrarazten duela, 8.30tan ariko da, erreserbatzeko: 06.63.77.43.82.