"Behar da trufatu, probokatu, bainan ez da errespetu faltarik ukan behar"
2023ko Otsailaren 20a
"Gu gira hobendunak!" Uztaritzeko astearte gizeneko antzerkian jakiten ahalko dugu zoin den hirukote honen rola / GURE IRRATIA
Uztaritzeko Hartzaro festibalaren bukaera izaten da asterte gizeneko gaualdia. Otsailaren 21ean beraz, Hiribehere eta Purguko plazen arteko desfilea izango da, dantzari eta musikariekin, eta bi plazetan ere antzerki emanaldiak.
80garren hamarkadan abiatu antzerkia, oraingo taldeak eramaten du azken 10-15 urteetan. Astearteko emanaldia aitzin, Arantxa Idieder gaztetxera joan da gaueko errepika batera, Aritz Bidegain antzezlearekin mintzatzatu da..
18.15ean Hiribehereko plazan hasiko da antzerkia, eta ondotik desfilea purgu plazaruntz. 19.30tan izango da bertan emanaldia eta zanpantzarren auzia. Ondotik erromeria Kiki Bordatxorekin.