Senpereko bigarren itzuliarentzat, bozkatu ez dutenen gana joko dute hautagaiek
2023ko Otsailaren 20a
Dominique Idiart orain arteko auzapeza bere kadera uzteko arriskuan da / GURE IRRATIA
Senpereko Herriko bozen lehen itzulia zen igandean. Auzapezak, Dominique Idiartek ditu emaitzak irakurri herritar frangoren inguruan Gantxiki kirol gelan.
Bere zerrenda 3. postuan da 891 bozekin, "Agir pour Saint Pée" Bernard Elhorgaren zerrenda lehen 1115 bozekin. "Hats Berri" Christophe Jaureguyren zerrenda hurbil, 35 boz gutiagorekin 2. postuan.
Panpi Mercapide bertan zen, eta hautagaien lekukotasunak bildu ditu.