BERRIAK

Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak 50 urte beteko ditu aurten

2023ko Martxoaren 02a

Uztaritzeko%20Louis%20Dassance%20ikastolak%2050%20urte%20beteko%20ditu%20aurten

Uztaritzeko ikastolako bosgarreneko ikasleak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Uztaritzeko ikastolaren 50 urteak ospatzeko kontzertu handi bat antolatzen dute apirilaren 1ean, eta bazkari bat ekainean. Horrezgain, ate idekitzeak dituzte martxoaren 4 honetan, goizez.

2 buraso hurbildu zauzkigu ondoko ekitaldien aipatzeko, Frantxoa Urdampilleta eta Maite Sarratia. Lehenik ikastolaren aipamena eta ondotik haurrak entzunen ditugu Su Ta Gar taldearen Mari kantua emaiten.

Uztaritzeko ikastolako haurren oroitzapenak

Panpi Merkapide izan da ere Uztaritzeko ikastolako 5. urtekoen gana, ikastolatik dituzten oroitzapen hoberenen bila.

MP3 jaitsi (15 Mo)


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Mugak eta migrazioak eztabaidan, Eskuz Eskuk proposaturik

Mugak%20eta%20migrazioak%20eztabaidan_%20Eskuz%20Eskuk%20proposaturik

Juliette Bergunian eta Mikaela Indart makearrak, Eskuz Eskuren gaualdiko antolatzaile / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Badu zonbait urte, Makea aldean kokatua den Eskuz Esku elkarteak etorkinak laguntzen dituela.

Ostiralean apirilaren 18an, zine eztabaida gaualdia proposatzen dute Makeako Mindegia gelan. Arratseko 19:00tan hasiko da gaualdia “Bidasoa” Fermin Muguruzaren dokumentalarekin eta ondotik, Sara Cesaro ikerlaria hor izango da trukatzeko, eta gaualdiak segituko du festa giroan Azerbaijaneko pintxo eta lekuko txaranga batekin.

Juliette Bergunian eta Mikaela Indart antolatzaileekin hitz egin dugu.


2025eko Apirilaren 17a

BERRIAK

Bertso bazkaria Epaiskan larunbatean

Bertso%20bazkaria%20Epaiskan%20larunbatean

Maialen Berra Zubieta Epaiska elkarteko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Epaiska Baionako ostatu elkarteak bere lekua atxikitzen du, aldatzen ari den hirian.

Pannecau karrika sartzean kokatua den gunean kontzertu eta eztabaidak antolatzen dituzte, eta ostiral arratsalde eta larunbat goizetan irekia da.

Larunbat honetan aldiz, bertso bazkaria izango da, Maddalen Arzallus eta Andoni Egañarekin. Izena emateko bazkarirako: 07 45 05 36 90.

Beste hitzordu batzu ere ondoko hilabeteetan, eta bereziki kontzertuak: maiatzaren 30ean Txit Karramarro, ekainaren 21ean Ikusiko, Borla ta Tatxers eta uztailaren 4an Gauak eta Ü.



2025eko Apirilaren 16a


BERRIAK

Euskarazko antzerki tailerrak, heldu eta haurrentzat urririk

Euskarazko%20antzerki%20tailerrak_%20heldu%20eta%20haurrentzat%20urririk

David Ondars, Baionako Kontserbatorioan, Chimères eta Scaramuccia konpainiekin ari da lanean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Urtean zehar nerabeei zuzendu antzerki tailerra proposatzen du David Ondars-ek Baionako kontserbatorioan.

Beste publiko baten gana jo nahi du, aste honetan eta ondokoan urririk izango diren bi tailerrekin. Helduentzat ostiral arrats honetan apirilaren 11n 19.30 - 21.30 artean izango da, eta haurrentzat apirilaren 19an 10:00 - 12:00 artean.

Euskarazko proposamen guti dira antzerki tailerren arloan.


2025eko Apirilaren 08a

BERRIAK

Epizeria eta ostatu berri bat, trinketearen erostea edota murgiltze sistema, Luhuson berrikuntza zonbaitzu

Epizeria%20eta%20ostatu%20berri%20bat_%20trinketearen%20erostea%20edota%20murgiltze%20sistema_%20Luhuson%20berrikuntza%20zonbaitzu

Ximun Larralde Luhusoko axuanta, herriko etxean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Luhusoko berri hartzera joan da Arantxa Idieder, Ximun Larralde axuantarekin elkartuz.

Berrikuntzen artean, murgiltze sistema ama eskolan jarriko dutela. Lehen urtekoak euskaraz ariko dira beraz ondoko sartzean. Hamaika etxebizitza eta mediku zentro bat uda honetako Makeako bidean ere aipatu dizkigu kontseilariak.

Harri Xuriren parean aldiz, eraikitzen ari diren Amalurra gunea ere berrikuntzen artean da Luhuson: epizeria, ostatua eta sala bat izango dituen eraikin jasangarria izan nahi duen proiektua. Baionara joateko autobusa ere garraioaren atalean, Elizetx Ahizpak, erresistenteen izena duen geltoki berriarekin, eta trinketea erosiko duela ere herriko etxeak.


2025eko Apirilaren 04a



BERRIAK

"Pertsonaren nortasuna agertzen da bere idazteko maneran"

Pertsonaren%20nortasuna%20agertzen%20da%20bere%20idazteko%20maneran

Katixa Lizant aihertarrak Idazkera eta marrazkien interpretatzaile formakuntzak segitu ditu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (33 Mo)

Idazkera eta marrazkien interpretatzaile da Katixa Lizant aihertarra.

Irakaskuntza lanbidea bi urtez utzi du formakuntzak segitzeko, grafologian, haurren marrazkien interpretazioan, eta arte terapian. Ondoko pausua, idazkeraren berreziketa formakuntza bat segitzea izango du.

Badira hainbat eztabaida grafologiaz, ez baita frogatua den zientzia, baina Katixa Lizant-ek aipatu digunaz, pertsonaren nortasuna agertzen du gure idazteko manerak.


2025eko Apirilaren 01a

BERRIAK

Zakarrontzia botatzeko, txanpona beharko dute Hazparnen

Zakarrontzia%20botatzeko_%20txanpona%20beharko%20dute%20Hazparnen

Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdi eskualdeko hondarkinez arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (30 Mo)

Apirilaren 2tik aitzina Hazparneko eremuan, txanpona beharrezkoa izango da, "zakarrontzi beltzaren” botatzeko. Permanentziak apirilaren 11a arte proposatzen dituzte, Hazparneko lurralde eremuan, txanpon elektroniko horien biltzeko.

Euskal Elkargoan eremuka antolatuak dira hondarkinen zerbitzuak. Jon Etxart, Bidaxune, Hazparne eta Iholdiko eskualdeaz arduratzen da, eta lanbide hortan duela 25 urte hasi denarekin baliatu da Arantxa Idieder, pundua egiteko zerbitzuaren bilakaeraz, eta antolaketaz.

Ondoko permanentziak: martxoaren 28an, apirilaren 1, 4, 8 eta 11n.


2025eko Martxoaren 28a


BERRIAK

Haurrei gakoak eman, beraien burua hobeki ezagutzeko yoga eta dantzari esker

Haurrei%20gakoak%20eman_%20beraien%20burua%20hobeki%20ezagutzeko%20yoga%20eta%20dantzari%20esker

Quitterie Setoain, psikoterapian sendagile, Kundalini Yoga irakasle eta dantza terapeuta / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

Haurrekin yoga eta dantza euskaraz egitea proposatzen du Quitterie Setoainek martxoaren 30ean, Kanboko ikastolan. 5-7 urte eta 8-10 urte artekoei zuzendua zaie goizez iraganen den tailerra.

Psikoterapian sendagile, Kundalini Yoga irakasle eta dantza terapeutarekin hitz egin du Panpi Mercapidek, Hari Home elkarteko sortzailearekin

Izena emateko igandez iraganen den tailerrean deitu 06 24 00 45 87 zenbakira.


2025eko Martxoaren 18a

BERRIAK

"VVFeko aldapan animazioak badira Itsas laminen korrikan, neskek ainitz maite dute parte hori"

VVFeko%20aldapan%20animazioak%20badira%20Itsas%20laminen%20korrikan_%20neskek%20ainitz%20maite%20dute%20parte%20hori

Jon Errekart Kimua ikastolako burasoa eta antolaketakoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Angeluko Kimua ikastolak, urteroko Itsas Laminen Korrika antolatuko du igande honetan. 15. edizioa izanen da aurtengoa eta sekulan baino jendetsuagoa izanen da, 200 parte hartzaile baino gehio goaitatzen baitituzte. Emazteendako soilik egina den lasterketa, Angeluko La Barre gunetik abiatuko da.

Integrazio batzordearen aldeko ekimen hau geroz eta arrakasta gehio hartzen ari da eta azpimarratu behar da, Jon Errekart antolatzaileak erran digun bezala, barne lehiaketa batzu plantan ezartzen dituztela, eta horrek ere tira sortzen duela.


2025eko Martxoaren 14a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016