Presoen aldeko elkartasun gaualdia Ezpeletan
2023ko Martxoaren 09a
Emilie Martinek eman dizkigu xehetasunak Ezpeletako gaualdiaz, baita egingo den ekitaldiaz ere / GURE IRRATIA
Presoen aldeko elkartasun komiteek antolatzen dute Ezpeletan larunbat honetan izanen den ekitaldi eta kontzertua. If Renaud Was A Punk, Zetak eta DJ Bull izanen dira. Ostiral eguerdi arte aurresalmentak 10 eurotan dituzue.
Ohitura zen Ezpeletan kontzertu hau abenduan egitea, bainan usaia zaharrak aldatu direla erran dauku Emilie Martin antolaketakoak.