Entrexatak eta AH! taldeen ahotsek Elizaberriko kapera berotuko dute
2023ko Martxoaren 20a
Entrexatak taldeko Eztitxu Oillarburu ta Mikele Duhalde, eta AH! taldeko Pantxix Bidart / GURE IRRATIA
Ezkia ikastolaren 50. urte mugaren ospakizunek segitzen dute.
Martxoaren 24an ostiralean, Hazparne Elizaberriko kapera ttipian bi talderen botzak aditzen ahalko dira 20.30tan: Entrexatak eta À¢Â€ÂœAH!À¢Â€Â deitu talde berria, azken honek bere lehen kontzertua emango du. Mikele Duhalde eta Eztitxu Oillarburu lehen taldean ari dira eta Pantxix Bidart AH! talde berrian. Antolatzaile, eta Ezkian ikasle izan diren kantari hauekin mintzatu da Arantxa Idieder.