"Nire aitaren karnet ttipi eta xume horiek, lotu dituzte gerlaren Historia handiari"
2023ko Martxoaren 22a
Germaine Blézio, Cairn argitaletxean atera duten Jean-Baptiste Blézio-z idatzi liburua eskutan / GURE IRRATIA
1940-45 urteen artean preso egon zen Jean-Baptiste Blézio hazpandarraren idatziak, ikerketa baten ondotik, liburu batean bildu dituzte, eta ostiral honetan aurkeztuko dituzte Baionako Elkar dendan, arratsaldeko 6:30tan.
5 urtez, Alemaniako leku desberdinetan egon da preso, lanbidez zapetagilea zena. Bere soldadu jantzian josirik gordetua atxikitzen zuen karneta ttipi batean, bere egunerokoa arkatz batekin idatzi du. Vincent Cosse bere arrasameak, Laurent Jalabert unibertsitateko irakaslearekin liburu batean bildu ditu eta ostiralean aurkeztuko dute.
Germaine Blézio, Battitta Blézioren alabak bere etxean ditu karneta horiek, Arantxa Idieder bere gana joan da hauen aipatzeko.