Biarritzeko gaztetxearen talde berrituak bere lehen gaualdia antolatzen du
2023ko Martxoaren 22a
Eñaut Etxepareborde eta Xuban Elizalde Biarritzeko Mizanbu gaztetxeko kideak / GURE IRRATIA
Biarritzeko Mizanbu gaztetxeak gaualdi bat antolatzen du larunbat honetan, bakegileen isunak pagatzen laguntzeko helburuarekin.
Ekipa berritu batekin dator Biarritzeko gaztetxea, egia erraiteko, taldeko kide gehienak ez direlarik biarriztarrak, baizik eta Angelu, Arbona edota Larresoroko bat. Gaualdia aipatzeko estakuruarekin, Arantxa Idieder hurbildu da Angelura beraz… Eñaut Etxepareborde eta Xuban Elizalde kideen ezagutzera.
Larunbat gauean, Miarritzeko Mizambu gaztetxean, gaueko 9etatik aitzina, Bad Sound System, Lukiek eta bistan dena DJ Mizambumbum!