So Egin, Zarena Zarelako dantza taldeari eskaini omenaldia
2023ko Martxoaren 27a
Zarena Zarelako taldeko Mikela Forestier-k, dantza klasiko formakuntza bat segitu du / GURE IRRATIA
Zarena Zarelako dantza taldeak bere ikusgarri berria aukeztuko du lehen aldiz larunbat honetan Bidarten 20.30tan, Kirolak gelan. Gaualdia Uhabia Bidarteko ikastolak antolaturik, 7etatik aitzina idekiko dituzte ateak, jateko eta edateko.
So Egin deitzen den ikusgarrian, 10 dantzari dira, denak emazteak, eta Zarena Zarelako-ren ibilbidean izan diren sorkuntzetarik edan dute, ikusgarri bakarrean, azken 15 urteetako dantza batzu hautatuz. Pascale Lazkano, taldeko sortzailearen Iraia Lazkano alabak du eraman proiektua.
Arantxa Idieder mintzatu da Mikela Forestier, dantzarietako batekin.